Argazki-erakusketa batek Bidasoak duela 25 urte Europako Koparen garaipenean bizitako une garrantzitsuenak errepasatuko ditu

Argazki-erakusketa baten bitartez Bidasoak duela 25 urte Europako Koparen garaipenean bizitako une garrantzitsuenak errepasatuko dira. Garaipeneko argazkiak eta informazioa biltzen dituzten panelak hiriko puntu ezberdinetan zehar sakabanatuta daude. Hortaz gain, erakusketa bisita gidatu baten bitartez bisitatzeko aukera egongo da.

Irungo hiriak aurten duela 25 urte Bidasoa Europako Txapelketan lortutako garaipena ospatzen du. Urte hasieratik hiria kolore hori-urdinez jantzi da garaipenaren urteurrena ospatzeko. Hortaz gain, joan den astean 94/95 denboraldiko jokalariek erabili zuten kamisetaren erreplikak salgai daude.

Aipatutako ekintzez gainera, gaurtik aurrera 4 panelez osatutako erakusketak eskubaloi denbraldi hartako irudi, historia eta bitxikeriak zabaltzen ditu hiriko puntu ezberdinetatik. Informazio guztia 2X3 metro eta aldebiko paneletan bildu da, garaipeneko momentu esanguratsuenak argazki eta datuen bitartez biltzeko. Borja Olazabal kirol ordezkariaren hitzetan, “Liga eta Europako Kopa irabazteaz haratago, lorpen kolektibo bat izan zen”.

Iñaki de Mujika kazetariak erakusketaren aurkezpenean parte hartu du. Izan ere, kazetariak bi bisita giatu zuzenduko ditu erakusketa xehetasunak azaltzeaz gainera, bere bizipenak kontatzeko. Lehen bisita gidatua martxoaren 28an eging da goizeko 11:00etatik aurrera. Bigarrena, berriz, apirilaren 25ean, Europako Koparen finaleko egun berean eta gonbidatu bereziek parte hartuko dute bertan.

Erakusketa osatzen duten panelak gaurko egunea zehar kokatuko dira eta honako edukia izango dute:

  1. panela: Uranzu frontoian. Bidasoa Klubaren hasiera errepasatzen du, klubaren fundazioa eta Uranzu frontoian jokatutako lehen urteak gogora ekarriz. Panel honen bitartez duela 50 urte, zehazki 1960. urtean, Bidasoa klubaren lehen igoera lortu zuen taldearen lorpena azaltzen du.
  2. panela: Luis Marianoko lorategiak (turismo bulego alboan). Denboraldi bikain bat errepasatzen du, Liga eta Europako lorpen bikoitzaz gainera, 1987/97ko hamarkada liluragarriko xehetasunak azaltzen ditu. Izan ere, taldeak urte horietan zehar titulu posible guztiak lortu baitzituen.
  3. panela: Artaleku Kiroldegian. Panel hau Badel Zagreb taldearen kontra jokatutako finaleko partiduen xehetasunak biltzen ditu, Bidasoa kluba Europako txapeldun bihurtu zutenak.
  4. panela: San Juan plazan. Hiriko ospakizuneko eszenatoki izan zena.

Irunen Irunetzat sortutako ospakizuna

Hortaz gain, Artalekuko partiduetan 94/95 denboraldiko kamiseten erreplikak saltzen jarraituko dira 35 eurotan eta, laster, Europako Koparen erreprodukzioak ere salgai jarriko dira Bidasoa Institutuaren diseinutik abiatuta, 3R3D enpresak 3D inprimagailuen bitartez sortuak izan direnak. Irungo Turismo bulegoan, berriz, duela 25 urte Bidasoak lortutako titulua gogoratzen duten tote bag poltsak erosi daitezke 5 eurotan.

Apirila ospakizunen hilabetea

Apirila Europako tituluaren ospkizunaren inguruan antolatuko diren ekintzen erdigunea izango da. Horrela, hiriko erakusleihoak hitzordu honen harira apainduko dituzte dendariek eta klub Bidasotarrarekin lotutako bokata lehiaketa antolatu da.

Aurretik aipatutako ekintza eta oroigarriei, 94/95 denboraldiko jokalarien posterra, Bidasoa Basque Breweryk sortutako garagardo berria eta Ondare kultur elkartearen erraldoi berria batu behar zaizkio.

Apirilaren 25a

Apirilaren 25ean garaipeneko protagonistak biltzeko ekitaldi bat antolatzea aurreikusita dago eta, horretarako, hainbat kolaboratzaile batu dira ekitaldiaren antolakuntzara. Gainera, Bidasoa1995 taldeak Twitter eta Instagram sare sozialen bitartez iraganeko eta egungo informazioa zabalduko du.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude