CBA Udal Liburutegitik mundu zabalera

CBA Udal Liburutegian mundu osoko eraikin eta monumentu ezagunak irudikatzen dituzten 3D-tako puzzlekin osatutako erakusketa ikusgai dago. Iñigo Lagarde CBAko ohiko erabiltzaileak utzitako piezak dira eta azaroaren 30era arte bisitatu ahalko dira.

Azaroko hilabetean zehar CBAko apalak “Munduko arkitekturak” erakusketarekin beteko dira. Guztira 20 maketez osatutako erakusketa da eta mundu osoan zehar kokatutako eraikinak Irundik mugitu gabe bisitatzeko aukera eskaintzen du. Puzzle erako piezak dira, 3D formakoak. Pariseko Eiffel dorrea, New Yorkeko Empire State edo Erromako Koliseoa bezalako eraikin ezagunak ikusi ahalko dira erakusketan. Era berean, erakusketara bilduma bibliografiko bat gehitzea aurreikusita dago erakusketaren edukiak osatzeko.

Erakusketa azaroaren 30era arte bisitatu ahalko da CBA Udal Liburutegiaren irekiera-ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude