Gehien errepikatzen diren galderentzako erantzunak

Alarma egoerak irauten duen bitartean herritarrei informazio xehe eta txukunagoa emateko asmoz,udal webguneak diseinu berria du gaurtik aurrera. Bertan koronabirusaren gaiak bloke bakar batean biltzen dira erabiltzaileentzako informazioa topatzea errazagoa izan dadin.

Webgunean, atalak gaika antolatuta daude. Horrela, sartu eta berehala, bloke hauek kontsultatu daitezke: oinarrizko zerbitzuak, arreta telefonoak, garbiketa eta desinfekzioa, zerga eta tasak, Irungo merkatua, boluntario bankua, garraio publikoa eta Irun Etxetik (udal arloak Internet bidez eskaintzen doazen jardueren atala). Gainera, webgunearen bidez, beste iturri ofizial batzuetako edukiak kontsultatu daitezke, hala nola Osakidetzakoak eta Osasun Ministeriokoak.

Bada gai aipagarri bat: Ohiko galderak. Azken egunetan Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jaso diren deiak aztertu, eta herritarrek egun hauetan maiz egiten dituzten hainbat galderen erantzunak bildu dira. Zerrenda hori argitaratu izanaren helburua informazio ofiziala modu zuzen eta praktikoagoan, telefonoz deitu beharrik gabe jasotzeko aukera ematea da.  Galdera berriak sortu ahala atala aldatzen joango da, eta, oraingoz, besteak beste, herritarrei arreta emateko telefonoak, tramitazio administratiboa, udal zergak, mugikortasun gaiak eta saltoki eta establezimendu zehatzen egoera hartzen ditu barnean.

010

Informazioa aberastu izanaren osagarri, 010 zerbitzuak ematen duen arreta ere areagotu da: litekeena da galderarik ohikoenen atalak zerbitzu horretara egiten ziren deiak murrizten laguntzea, baina, nolanahi ere, zerbitzua areagotu egingo da alarma egoerak irauten duen bitartean. Horrela, 20:00etara bitartean funtzionatu ordez 19:00etara bitartean funtzionatuko du gaurtik aurrera, baina, aldi berean, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan ere funtzionatuko du, ordutegi berean.

Gogoan izan beharra dago Udaltzaingoaren telefonoak (092) 24 orduz martxan jarraitzen duela. Bestalde, Euskadin beste telefono bat jarri da osasun larrialdietarako: 900 20 30 50. Gai horiek guztiak eta krisi honen inguruko beste asko udal webgune berezian kontsultatu daitezke.

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude