Hiriko ostalaritza eta merkataritza laguntzeko tasa eta zergetan neurriak iragarri dira

Hiriko ostalaritza eta merkataritza laguntzeko tasa eta zergetam neurriak hartuko direla iragarri da. Zentzu horretan, bide publikoak okupatzeagatiko tasaren itzulera edo murriztapena aurreikusten da. Gainera, Eskola Kirolak programak ekintza bertan behera geratu bitarteko tarteari dagokion tasaren zatia itzuliko dela iragarri du. Honelako neurrien bitartez Irungo udalak alarma egoeraren ondorioz haien jarduera eten behar izan duten negozioek jasan ditzaketen kalteak murrizten lagundu nahi du.

Ogasun arloak jakinarazi duenez, bide publikoak okupatzeagatiko tasari dagokionez, ordainketa moduaren arabera orain kobratzekoak ziren tasak ez dira orain kobratuko. Gainontzeko kasuetan, berriz, tasaren itzulera edo alarma egoera iraun bitarteko garaiari dagokion tasa ezabatzea aurreikui da. Behin alarma egoera deuseztatu ostean, ez da baztertzen neurri hau aplikatzea. Kapitulu honen barnean sartzen dira bide publikoan mahaitxoak, stand-ak, mahai lagungarriak hiriko gainontzeko altzarien kokapenari loturik doan tasa.

Gainera, joan den astean jakinarazi zen bezala, udal zergen ordainketarako zabalik zeuden epeak bertan behera gelditu dira alarma egoera dekretatu ostean.

Eskola Kirola eta Haur Eskola

Bestetik, Eskola Kirola jardueraren ekintzak ere bertan behera gelditu direnez, Kirol arloak jakinarazi du kurtsoaren amaieran familiei alarma egoeraren ondorioz ekintza garatzea ezinezkoa izan den denbora tarteari dagokion diru kopurua itzuliko zaiela.

Zentzu berean, Hezkuntza arloak baieztatu duenez, Haur Eskolako egonaldi eta jantokiari dagokion tasarekin gauza bera gertatuko dela azaldu du, hau da, haurrek eskolan egondako denbora tarteari dagokion tasa zatia igorriko da soilik.

Era honetako zalantza guztiak udal webgunean alarma egoera eta koronabirusaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako atalean kontsultatu ahalko dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude