Oiasso Museoak Bizantzioko historia ezagutzeko ikastaroa antolatu du. “Ibilbide historiko eta monumentala Ekialdeko atean zehar: Bizantzio-Konstantinopla-Istanbul hiria” da ikastaroan izenburua eta izen emateko epea zabalik dago jada. Elena Torregaray Pagola EHUko Antzinaroaren Historiako irakasleak emango du ikastaroa.
Parte hartzaileek hiriaren eboluzioa ikusiko dute, greziarren garaitik otomandarren garairaino, erromatar eta bizantziarren garaiak barne, hiriko monumentu nagusien bidez. Izena emateko, Oiasso Museoko harrera lekura jo daiteke, edo tokia gordetzeko eskatu, 943 639 353 telefono zenbakira deituta. Prezioa 75 euro da, eta, eskolez gain, dosier bat hartzen du barnean.
Eskolak urriaren 7an hasi eta abenduaren 16ra arte iraungo dute; zehazki, ordubeteko hamar eskola izango dira, egun hauetan: urriaren 6, 14 eta 27an; azaroaren 4, 10, 17 eta 24an; eta abenduaren 2, 9 eta 16an. Eskolak goizez zein arratsaldez izango dira; hurrenez hurren, 11:00etan eta 18:00etan.
Hiri berdingabea
Hiriaren historia konplexua da, konkista bakoitzaren araberakoa: lehenik, aro helenistikoan, lehiakide indartsu batek haren distira itzali zuen, Pergamok (Troiak); ondoren, K.o. 330. urtean, Erromatar Inperioko hiriburua bihurtu zen, eta, 395. urtean, Ekialdeko Erromatar Inperiokoa; eta, azkenik, 1453tik aurrera, Otomandar Inperioko hiriburua izan zen.
Gaur egun, mendeetako harrapaketa eta inbasioen ondoren, hiri greko-erromatarraren aztarna gutxi geratzen dira zutik, baina Bizantzioko luxu eta oparotasunak bizirik jarraitzen dute, frantsesezko espresio batean: C’est Byzance! (Luxu handia da!).



