Aurten ere ekainaren 30ean San Martzial mendira igotzeko autobus zerbitzua erabili ahalko da. Autobusa Antonio Valverde kaletik aterako da, Udaltzaingoaren ondotik, 09:30etatik 14:30era bitartean. Txartelak 1,50 euro balio du, eta bertan ordaindu behar da.
Joan-etorriko txartela erosteko aukera dago 3 euroan, baina azpimarratu behar da menditik jaisteko ibilbidea betiere Antonio Valverde kalean amaituko dela. Ezin izango dira Lurraldebus txartela eta MUGI txartela erabili, ez baita sartzen hiri-autobusen udal-zerbitzuen barruan.