“Palestina Garraxika” erakusketa bisitatu ahalko da Kabigorrin uztailaren 11tik abuztuaren 3ra

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak “Palestina Garraxika” erakusketa hartuko du datozen hilabeteetan zehar. Erakusketa uztailaren 11tik abuztuaren 3ra ikusgai egongo da. Gainera, datozen asteetan 3 dokumental emango dira, guztiak 19:30ean: uztailaren 18an “Promesas”, uztailaren 25ean “5 Camaras rotas” eta abuztuaren 1ean “Bajo ocupacion”.

Horrela deskribatu dute antolatzaileek erakusketan ikusi ahalko dena: Denok entzun dugu Palestina eta Israelen arteko gatazkaren berri, azken egunetan bereziki, hedabide guztietan ditugu zuzeneko irudiak ikusgai. Eta orain, inoiz baino gehiago nabari da Israelek zer egiten ari den palestinar herriaren aurka, zapalketa uka ezina da gaur egun, baina, benetan ezagutzen dugu Israelek egin duena? Zenbat denbora darama egoera honek?

Azken urteetan palestinarrek jasan behar izan dutena ulertzea eta egoeraren oinarriak nondik datozen ondo laburtzea zaia da, baina beraien lekuan jartzen saiatzen zarenean dena ulerterrazagoa egiten da. Beraz, erakusketa xume honekin palestinarren larruan jartzea saiatu gara, azken urteetako beraien egunerokoa islatu eta ezagutarazteko asmoz, zati txiki batean bada ere, ezinezkoa delako palestinarren sentimena guztiz ulertzea norberak bizitu arte.

Palestinarren samina nondik datorren eta jasan beharrekoa ezagutarazteko Hainbat argazki egongo dira ikusgai erakusketa honetan, eta bereziki, ez azken egunetakoak, ezin dugulako ahaztu kontu hau ez dela batere berria. Une honetan bortitzagoa dirudien arren, urteak atzera hasi ziren sarraski honekin Israeldarrak, modu berdinean, baina Palestinar herriak beste behin beraien lurra defendatzen jarraitzen dute, orain arte egin duten bezala, Ibaitik itsasora aske izan arte, dakartzan ondorio guztiei aurre eginez.

Dokumentalak

Modu berean, Ostegunetan zenbait proiekzio egongo dira ikusgai, argazki erakusketa dagoen bitartean, gatazkaren historia, palestinarren bizimodua, jasan behar dituzten bortizkeriak eta gatazkaren inguruan daukaten ikuspuntuak ezagutzen lagunduko dizutena, lehenengo eskutik, bertatik, Palestinatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude