Irungo Udaleko Gazteria Arloak gogorarazi du datorren astelehenean, irailak 9, itxiko dela 2024-2025 ikasturtean Irungo haur txokoetan aurrez izena emateko epea. Guztira, 363 toki eskainiko dira. Irungo haur txokoen sarea bost zentrok osatzen dute. 4 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzako ekintzak egiten dituzte bertan.
Bost haurtxoko hirian
Irungo haur txokoen sarea bost zentrok osatzen dute: Lapitzeko haur txokoak, Katekoak, Txikilab-ek (Palmera-Monteroko haur txokoak), Etxaldeak eta Erdialdeko haur txokoak. Aurreko ikasturteetan bezala, haur txoko bakoitzean, 4 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzako bi txanda izango dira, eta 9 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzako bat:
– Astelehen eta asteazkenetan, 4-8 urtekoak
– Astearte eta ostegunetan, 4-8 urtekoak
– Ostiraletan, 9-11 urtekoak
Ohikoa denez, txanda bakoitzean 24 toki eskainiko dira, eta, esan bezala, haien barruan, behar bereziak dituzten haurrentzako hiru toki. Tarifak Ikasturterako kuota orokorra 40,60 euro izango da, eta bizikidetza unitate bateko bigarren haurraren eta harengandik aurrerako bakoitzaren kuota, 22,35 euro. Gainera, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten edo antzeko egoeran dauden bizikidetza unitateetako haurrek kuota orokorraren % 90eko hobaria izango dute Izen ematea
Seme-alabak Irungo haur txokoen sarean inskribatu nahi dituzten familiek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo beharko dute, irailaren 2tik 9ra bitartean, Zerbitzuaren bulegoetan bertan, San Martzial karrikako 2 zenbakian, edo online, Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren edo Zerbitzuaren autozerbitzu terminalen bidez.
Onartuak direnen eta kanpoan geratzen direnen behin-behineko zerrendak irailaren 13tik 17ra bitartean egongo dira ikusgai, Udalaren webgunean, www.irun.org helbidean. Eskaria handiagoa bada eskaintza baino, irailaren 20an, zozketa bat egingo da, eta emaitzak irailaren 24an argitaratuko dira, Udalaren webgunean. Ordainketa eta behin betiko izen ematea irailaren 25etik urriaren 1era bitartean egingo dira, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Haur txokoek 2024ko urriaren 7tik 2025eko ekainaren 20ra bitartean egingo dute zerbitzu. Ateak irekitzeko jardunaldiak Datorren astelehena, irailaren 9a, ateak irekitzeko azkeneko jardunaldia ospatuko da Lesaka kaleko 2.zk-ko “Etxadea”. 16:30etik 18:30era interesdunek ekipamendu eta hezitzaileak bertatik bertara ezagutu eta ordurako antolatzen diren jarduerez gozatu ahal izateko.
Haur txokoei buruzko informazio gehiago, GazteARTEan zerbitzuaren webgunean.