Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarte soziokulturalak itsasargien udako argazki lehiaketa antolatu du seigarren urtez jarrian. Lehiaketaren helburua udan itsasargiekin ateratako argazkiak jasotzea da. Horrela, elkarteak lehiaketan parte hartzen duten argazkirik onenak sarituko ditu.
Elkartetik herritar guztiak animatu dituzte lehiaketan parte-hartzera. Horretarako, argazkiak elkartera bidali edo sare sozialen bitartez partekatu behar dira #farodeverano2024 traola erabiliz eta @faroseuskadi kontua etiketatuz. Argazkian parte-hartzaileak lagunekin, familiarekin edo bakarrik agertu beharko dira, itsasargia ikusten delarik. Irailaren 1era arte zabalik egongo da lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketara aurkezten diren argazki guztien artean itsasargiekin zerikusia duten 3 opari zozketatuko dira.



