Ricardo Requejo Ganbera Zikloak biola eta piano kontzertua proposatzen du iganderako

Natalia Tchitchek eta Josu Okiñenak osatutako biola eta piano duoak kontzertua eskainiko du igande honetan, otsailaren 4an. Hitzordua 19.00etan izango da. Kontzertua Irungo Udaleko Kultura arloak antolatzen duen Ricardo Requejo Ganbera Zikloaren baitan kokatzen da.

Natalia Tchitch biola jotzaile errusiarrak eta Josu Okiñena pianista donostiarrak Sergei Prokofiev, Hilario Olazaran de Estella eta Johannes Brahmsen obrak joko dituzte, besteak beste.

Sarrerak salgai daude eta Amaia KZren webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira. Era berean, Amaia KZko leihatilan bertan ere lortu ahalko dira, emanaldia hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerak eskuragarri badaude. Sarrerek 5 euroko prezioa dute.

Natalia Tchitch biola jotzaile errusiarra nazioartean nabarmendu da, bakarka eta ganbera musikaren esparruan karrera aktiboa egin baitu, eta, ganbera musikaren munduan, izen handiko artistekin aritu da, eta Europako hainbat hiritako jaialdi entzutetsuetan parte hartu du.

Josu Okiñena pianista eta ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitateak errekonozitua izan da, eta euskal musika ondarea jorratzen du, Xuxurlak eta Aradak diskoen bitartez besteak beste.

Ganbera zikloa

Ricardo Requejo zikloa ganbera kontzertuen programa bat da, non ibilbide profesional aipagarria egin duten musikariek parte hartzen duten.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude