Himalayara abentura bila ostegunean

Ostegun honetan, martxoaren 7an, “Zure abenturaren bila” programaren barnean, Ana Zamorano izango da “Himalaya indio sobre ruedas” izenburuko saioko protagonista. Hitzordua 19:30ean izango da, Irungo Amaia KZko hitzaldi-aretoan. Sarrera, ohi bezala, doan eta libre izango da, lekua bete arte. Saioa gaztelaniaz izango da, eta solasaldi bat egingo da, gonbidatuaren eskutik.

“Himalaya indio sobre ruedas”,

Gonbidatuak, Ana Zamoranok, Indiako Himalayan barrena bizikletaz egindako bidaiaren gorabeherak azalduko ditu. Sodupeko ibiltari den Zamoranok Himalayan zeharreko abentura horretara zergatik joan zen azaltzen du: “Europa kolorerik gabe geratzen ari zen, eta erabaki nuen dena utzi eta nire bidea egin behar nuela. Nire motxila, kamera eta ezagutzen jarraitzeko gogoa izango nituen lagun bakarrak abentura berri horretan”. Orduan erabaki zuen abenturazale gazteak 14 orduko autobus batera igo eta Himalaya aldera joatea. Ana Zamorano: “Nire leihoaren aurrean agertzen da Indiako Himalaya; Dalai Lamaren bizitokia100 metrora daukat, eta espaloiak, hizketaldiak eta hiria partekatzen ditut Tibeteko errefuxiatuekin. Giro horretan nahasten naiz, eta esna egiten dut amets”.

Ana Zamoranok honela deskribatzen du Indiako Himalayako abentura: ” Errepidez kanpoko ibilbiderik luzeena, Everest 7 aldiz igotzea bezalakoa omen da: Great Divide Mountain Bike Route. Ibilbide hori bukatuta antzekotasun sinbolikoa duen eta Irunen helmuga duen Basque Divide ibilbidea sortu du Mikelek. EEBB-Mexiko eta Irun-Hendaia mugei buruzko hausnarketa proposatzen digu”.

“Zure abenturaren bila”

“Zure abenturaren bila” bidaia-programa bat da. Bertan, gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzte, izan duten abenturako irudiekin lagunduta beti. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu izan dira, hala nola Antartidara egindako espedizioak, planetako mendirik garaien eta zailenetara egindakoak eta baita askoz ere leku hurbilagoetan egindako proiekzioak ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude