Cristina Laborda Irungo alkate izendatuko dute asteazkenean

Cristina Laborda Alboleak alkate kargua hartuko du abenduaren 13an, asteazkenean, 11:00etan. Udaltxean ezohiko bilkura egingo da Irungo alkate berria izendatzeko. Cristina Laborda Alboleak Irungo alkatetza hartuko du, legez ezarritako 10 egun baliodunen ondoren, José Antonio Santanok azaroaren 27an egindako ezohiko osoko bilkuran karguari uko egin ostean.

Gainera, Osoko Bilkurako gai-zerrendako lehen puntu gisa, Segio Corchón Arretxe zinegotzi kargua hartuko du. Osoko bilkura herritarrei irekita egongo da eta, ohi bezala, Udalaren webgunaren bitartez jarraitu ahal izango da.
Biografia

Cristina Laborda Albolea Irungo Udaleko zinegotzi sartu zen 1999an, 19 urte zituela. Udalean garrantzi handiko arloak zuzendu ditu eta azken udal hauteskundeetan PSEren zerrendetako bigarrena zen. Legebiltzarkide (2008-2012) eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide (2007-2008) izan da. Aurreko Batzorde Eragilean Gizarte Mugimenduen, GKEen eta Immigrazioaren idazkaria ere izan zen. Ikasketa-espediente onenaren 2007ko Karrera Amaierako Saria izan zen. Humanitate-Enpresa lizentziatura eta Historia lizentziatura ditu, biak Deustuko Unibertsitatean. Laborda Donostian jaio zen 1980an.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude