Lapitze auzoa Olentzeroaren bisita hartzeko prestatzen ari da

OHARRA: Abenduaren 16ko ekintzak bertan behera geratu dira. 

Olentzeroak Lapitze auzoa bisitatuko du abenduaren 22an, hurrengo ostiralean. Aurretik, abenduaren 16an, larunbat honetan, hainbat ekintza egingo dira auzoan. Ekintza hauei esker auzoa Gabonetako giroan murgilduko da.

Abenduaren 16ko goizean Pio XII. plazan haurren aurpegiak margotzeko eta Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak egingo dira. Era berean, Olentzerorentzako gutunak jasoko dira.

Bestetik, abenduaren 22an Olentzeroak Lapitzeko auzoa bisitatutako du. Egun horretan auzora hurbiltzen direnek opariak, litxarreria, txokolate eta Olentzeroarekin batera argazkia ateratzeko aukeraz gozatuko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude