Bidasoa Zurekinek “Gabonak dira eta sehaska huts bat dago” hitzaldia antolatu du ostiralerako

Bidasoa Zurekinek dolu perinatalari buruzko hitzaldia antolatu du ostiralerako, abenduaren 15erako. Aurrez aurreko tailerra izango da, Palmera Montero guneko 5. Aretoan emango dena. “Gabonak dira eta sehaska huts bat dago” izenburua du arratsaldeko 17:00etan hasiko den hitzaldiak.

Hitzaldirako sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Bidasoa Zurekin elkartetik adierazi dutenez, hitzaldia batez ere haur baten esperoan zeuden familiei zuzendua dago, baina senideren bat galdu duten pertsonak edo, oro har, hitzaldian parte hartzeko interesa dutenak ere hurbil daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude