Bidasoa Zurekin komunitate errukitsuak ikasturte berri bati ekiteko prestatzen ari da. Horrela, ikasturteko lehen ekintza Kabigorrira Death Kafeen itzulera izango dira. Zehazki, Kabigorriko Death Kafeak hileko hirugarren ostegunetan egingo dira arratsaldeko 17:30ean. Beraz, lehenengo Death Kafea irailaren 21ean, datorren ostegunean, egingo da. Beti bezala, izena ematen duten 15 pertsonek izango dute jardueran parte-hartzeko aukera.
Bestetik, Bidasoa Zurekin komunitate errukitsuak jakinarazi duenez, ikasturte berria ekintzaz beteta egongo da Irunen, Hondarribian eta Hendaian. Horrela, eskualdean laguntza-sare eder bat sortzen ari direla azaldu dute eta “artile onarekin, koloretako hariekin eta maitasun handiarekin ehundu behar dugu” azaldu dute. Era berean auzo eta herri desberdinetarako proposamenak eta ideiak ere onartzen direla gaineratu dute.