Bidasoa Zurekin eskualde errukitsuak “Death Café” saioa egingo du bihar Kabigorrin

Bidasoa Zurekin eskualde errukitsuak “Death Café” saioa antolatu du biharko, apirilaren 13rako. Saioa Peña kaleko 1. Zenbakian kokatutako Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan egingo da eta arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Death Café-ak heriotzari buruz hitz egiteko topaguneak dira, errespetuz eta konfidentzialtasun osoz egiten direnak. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, topaketa hauek ez dira dolurako laguntza bat, beraien asmoa ez baita ondorioak ateratzea.

Apirilaren 13an Kabigorrin egingo den Death Café-an parte hartu nahi dutenek 623 16 58 50 telefono zenbakira deitu, Whatsap mezu bat bidali edo bidasoazurekin@gmai.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude