Irungo kultur agendaren barruan, goi mailako artistek kalitate handiko proposamenak ekarriko dituzte Amaia KZra; joan den martxoan iragarritako ikuskizunak, Goya sariaren irabazleak, Operación Triunfo saioko parte hartzaileak eta arrakasta handiko podcasten autoreak ikusteko aukera emango dutenak.
Alba Reche
Bada, lehenengoa asteburu honetan bertan izango da. Larunbat honetan, hilak 15, 19:00etatik aurrera, Alba Recheren kontzertua izango da. 2019an, bere lehenengo diskoa kaleratu zuen artistak, Quimera, eta, 2021ean, La pequeña semilla, zeinak pop munduan kantautore ezagun bihurtu zuen. Iaz, azkenik, EP berri bat argitaratu zuen, Honestamente triste, tristura sentimenduan sakontzen duena eta hura besarkatu eta desegiten duena; eguneroko bizitzako kontuez eta barne bakarrizketaz beteriko lan bat, kontraesanez, amorruz, desamodioz eta negarrez betea era berean. Alba Recheren ahotsaren eta hitzek talentua, lasaitasuna eta sentsibilitatea adierazten dute, abesti bakoitzean, eta badute haren proposamen artistikoa egungo pop munduan bereizten duen ukitu pertsonal bat.
“La consagración de la primavera”
Egun bat geroago, Amaia KZn bertan, Telmo Irureta aktorea izango da: igandean, hilak 16, 19:00etatik aurrera, “La consagración de la primavera” filma emango da, eta gizonezko aktore berri onenarentzako Goya sariaren irabazleak hari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du.
Sinopsia: Laura (Valeria Sorolla) Madrilera iritsi berria da, ikasleen egoitza nagusi batean bizi eta Kimika karrera ikastera. Bakarrik eta dirurik gabe ia, Unibertsitateko bizitzara egokitzen saiatuko da, bere segurtasun gabeziaren aurka borrokan, eta, gau batez, ustekabean, David (Telmo Irureta) ezagutuko du, garuneko paralisia duen eta amarekin (Emma Suárezekin) bizi den mutil bat. Elkarrekiko konfiantza harreman bat sortuko da haien artean, Laurari bere konplexuak gainditzen eta helduarora bidean beste etapa bati aurre egiten lagunduko diona.
“La consagración de la primavera” dena posible den bizitzako garaiari eta ezusteko harreman batek bizitza alda diezagukeen moduari buruzko istorio bat da.
Ikuskizun horietarako eta gainontzekoetarako sarrerak Amaia KZ kulturgunearen webgunean eskuratu daitezke; txarteldegian bertan, dena delako ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, tokirik badago betiere; eta Luis Marianoko turismo bulegoan.
Kultur agendako hitzordu gehiago
Hona hemen Amaia KZko agenda osatzen duten gainerako ikuskizunak:
- Kontzertuak
Chica Sobresalto
Urriaren 21ean, larunbatarekin, 19:00etatik aurrera (info +)
- Zinea
Black is Beltza, Fermin Muguruzarekiko mahai-ingurua barne
Ekainaren 1ean, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera (info +)
- Zuzeneko ikuskizunak
Saldremos mejores, Inés Hernand eta Nerea Pérez de las Herasekin
Maiatzaren 21ean, larunbatarekin, 19:00etatik aurrera (info +)
Buenismo show, Henar Álvarez, Quique Peinado eta Manuel Burquerekin
Irailaren 22an, ostiralarekin, 20:00etatik aurrera (info +) –SARRERAK AGORTUTA DAUDE–