Abuztuko oporren ondoren Martindozenea Gaztelekuko ateak berriz ireki dira. Ikasturte berriaren hasiera aprobetxatuz, Gaztelekuko kideek espazioa ezagutzeko ate ireki jardunaldia prestatu dute irailaren 27rako. Bertan parte hartzen dutenek, Gaztelekua barnetik ezagutzeaz gainera, galderak argitzeko aukera izango dute.
Gaztelekutik hiru ordu eskaini dira ate ireki jardunaldiaren barnean espazioa ezagutzeko: 18:30, 19:00 edo 19:30.
Jardunaldian parte hartzeko aurretiaz izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, 690706471 telefono-zenbakira deituz edo Whatsappetik mezua bidali beharko da.