
Irudek Bidasoa Irun THW Kiel taldearen aurka indarrak neurtu zituen atzo arratsaldean. Horretarako, 1.902 ikusle bildu ziren Artalekun. Bidasoa Irunek indartsu ekin zion lehiari, baina, markagailgua 32-37ean gelditu ostean, irundarrek ezin izan zuten porrota ekidin. Partidua EHF European Leagueko bigarren faseko bigarren partida izan da eta emaitzak multzoko kanporaketetan sartzeko aukera murriztu dizkio talde irundarrari.
Partiduaren hasieran 3-0ko partzialarekin hasi zuten irundarrek norgehiagoka. Hala ere, Alemaniako taldeak azkar erreakzionatu zuen eta lehen zatiaren erdialderako aurrea hartu zuen markagailuan (7-9, 15. min.). Kielek bere erritmoa ezarri zuen, defentsa fisiko sendoan eta joko bizkorrean oinarrituta, eta IRUDEK Bidasoa Irunek zailtasunak izan zituen hori gelditzeko (8-13, 20. min.). Bidasotarrek ez zuten amore eman eta lehen zatiko azken txanpan aldeak murriztea lortu zuten, Mielczarskiren bi gol ikusgarriri esker; horrela, partida 15-18koarekin iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatian, kanpoko taldeak bi goleko aldea mantendu zuen hasierako minutuetan, kolpe-truke etengabean. Hala ere, Alemaniako atezainaren agerpenak Kieli alde handiagoa zabaltzeko aukera eman zion Artalekun (24-28, 45. min.). Azken txanpan, etxekoek azken ahalegina egin zuten markagailuan gerturatzeko eta puntuen bila borrokatzeko. Orduan agertu zen berriro Kielen kalitate erasokorra neurketa erabakitzeko eta garaipena Irundik aldentzeko. Azkenera arte saiatu arren, IRUDEK Bidasoa Irunek 32-37 galdu zuen.
IRUDEK Bidasoa Irungo hurrengo hitzordua ostiral honetan izango da, 20:30ean Artalekun, Viveros Herol BM. Nava taldearen aurka.



