Gabonak ate joka arren, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak ekintzak proposatzen jarraitzen du. Izan ere, datozen egunetan Kabigorriren urteurrena dela eta antolatutako hainbat ekintza egingo dira. Ekitaldiak era askotarikoak izango dira gustu guztietako publikoa erakartzeko.
Artisau azoka
Abenduaren 22an, ostegunean, arratsaldeko 19:30etik aurrera artisau azoka egingo da Bidasoaldeko ateneoan. Horrela, bertaratzen direnek artisau-opari original bat egin eta, era berean, bidezko eta hurbileko merkataritza laguntzeko aukera izango dute.
Mr.Klin
Abenduaren 23an, ostiralean, Mr. Klinek emanaldia eskainiko du Kabigorrin. Saioak bi zati izango ditu. Lehenengoa 19:30tik 21:00ak arte eta bigarrena 23:00etatik 01:30ak arte.
Dj Hendaiarrak urteak daramatza handik hona Estatuan zein atzerriko hainbat eta hainbat hiriburutako jaialdi eta Weekender ospetsuenetarikoetan bere 45’eko binilotxoak pintxatzen: Euro Yeyé (Xixon), Purple Weekend (León), Ebroclub (Miranda de Ebro), Felipop (A Coruña), Action Weekend (Santander), Mod Summer (Alicante), Freakland (Ponferrada), Gambeat Weekend (Barcelona), L’explotation (León), For Your Love Festival (Donostia), Estatuan eta Euskal Herri osoan. Brighton Mod Weekender, Berlin Beat Invasion, Mousetrap Psychedelic London, Garageville (Hamburg), Go Wild (Eindhoven), Mess My mind (El Havre), Three Button Club (Montpellier), Shake Appeal (Cologne), Nova Vision (Liege), Solingen, Lisboa, Paris, Hastings, Glasgow, Tolousse eta hainbat Europako tokitan.
Mr. Klin 60 hamarkadako zale amorratua da, disko bildumazalea eta jartzaile nekaezina. “Kabigorrin 25 urte betetzen direla eta niretzako sekulako ohorea bertan gonbidatua izatea ta bertakoak zein kanpokoak dantzan jartzea”, adierazi du DJak. “Garaiko Beat, Garage, Soul eta Yeyé erritmoz gozatuz ez zaizue damutuko!” gaineratu du hendaiarrak.