San Tomas Egunak hasiera emango die Gabonetako ospakizunei

Borja Olazabal Kulturako ordezkariak astearte honetan aurkeztu du Urdanibia plazan Gabonetako ospakizunetarako berak zuzentzen duen arloak prestatu duen programa, «Betiko Gabonak, inoiz ez bezala» udal-kanpainaren barruan. San Tomas Egunaren bezperan, zinegotziarekin batera izan dira aurkezpenean programan parte hartzen duten erakunde eta entitateen ordezkariak ere.

Ekitaldiak aurreko asteburuan hasi ziren Amaian KZko jaiotza eta olentzeroen erakusketaren inaugurazioarekin (sarrera López de Becerra kaletik). Urtarrilaren 9ra arte egongo da ikusgai. Beste klasiko bat trenen maketen erakusketa izango da: Palmera Montero zentroan egongo da ikusgai, abenduaren 20tik urtarrilaren 4ra. Ordutegia: 17:30etatik 20:00etara. Aretoa itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean. Ekimena BAF 7301 elkartean antolatzen du.

Ospakizunetako egun handiak asteazkenean hasiko dira, Santo Tomas eguneko azoka tradizionalarekin. Erakunde hauek hartuko dute parte: Hazia Kultur Taldea, Irungo Ekologisten Elkartea, Kanda ikasle-elkartea, CD Bidasoa Irun, Khaos ikasle-elkartea. Ekitaldiak 8:30etan hasiko dira, Irungo Udalak eta Irungo Euskal Kirolak elkarteak antolatutako baserriko produktuen erakusketa-lehiaketarekin. 11:30etan hasita, emanaldi hauek ikusiko ditugu: Txorimaloak Soinu Taldea, Adaxka Dantza Taldea, Eraiki Dantza Taldea, Irungo Udal Musika Eskola, Auntxa Trikitixa Taldea, Ibarla Meaka Dantza Taldea, Meaka Euskal Dantza Taldea eta Bidasoako trikitilaria, Meakako Adixkideak, Kemen Dantza Taldea eta, amaitzeko, Burrunba Elektro-txaranga.

Olentzeroren etorrera

Programazioak asteburuan jarraituko du, hilaren 23an Olentzero etorriko baita. Aurten, Udalaren eskutik, ekimena potenteagoa izango da, eta entitate gehiagok eta erraldoiek parte hartuko dute. Gainera, txondor bat eskuratu da. Hiriko zenbait erakunderekin elkarlanean (Betti-Gotti, Bidasoako EKT, Txorimaloak Soinu Taldea, Auntxa trikitixa, Bidasoako Joaldunak eta Atsegiña), Olentzero Irungo kaleetan barrena ibiliko da arratsaldeko 17:00etatik. San Juan plazan amaituko da ibilaldia eta, bertan, haurren gutunak jasoko ditu. Gogoan izan, halaber, abenduaren 18tik aurrera haur guztiek bidal diezaioketela gutuna Olentzerori edo Errege magoei, http://www.irun.org webgunean jarri dugun atal interaktiboaren bidez. Ibilbidea Alberto Anguera plazatik abiatuko da, eta kale hauetatik pasatuko da: Hondarribia kalea, Zubiaurre kalea, Geltoki kalea, Colon pasealekua, Foru kalea eta, amaitzeko, San Juan plaza. 18:30etatik 21:00ak arte, OLENTZEROK haurren gutunak jasoko ditu San Juan plazan.

Beste aldetik, pilota Jaialdia 21:00etan hasiko da, ETBren kamerak lekuko direla, eta bi partidak osatuko dute. Lehenengoa Binakako Promozio Txapelketaren barruan jokatuko da, Bakaikoa eta Morgaetxebarriaren eta Exposito eta Bikuñaren artean, eta bigarrena, Binakako Txapelketaren barruan, Ezkurdia eta Martijaren eta Jaka eta Arangurenen artean; hain zuzen ere, Ezkurdia Lau eta Erdiko Txapelketako azken irabazlea da. Sarrerak Interneten eros daitezke, www.entradasfronton.com helbidean, eta, egunean bertan, txarteldegian, 20:00etatik aurrera, 25 euroan erreboterako eta goiko alborako eta 30 euroan kantxarako.

Egun horretan bertan, Náyade abesbatzak (Alaitz Urkia Rodríguezek gidatuta) eta Irun Hiria Musika Bandak kontzertu bat emango dute 20:00etan Amaia KZn. Sartzeko gonbidapenak www.irun/entradas webgunean eskuratu daitezke. Kontzertuaren izenburua «25 URTEZ KANTUAN» da, abesbatza duela 25 urte sortu zen eta.

Abenduaren 24an, Gabon eguneko Olentzeroren ohiko kantu eta Gabon kanten jaialdia izango dugu San Juan plazan, 19:00etan hasita. Aurtengoan, hiriko sei abesbatzak parte hartuko dute:

19:00-19:15

Irungo La Salle

19:15-19:30

IGA Abesbatza

19:30-19:45

NAYADE Abesbatza

19:45-20:05

Atzokoak Abesbatza

20:05-20:25

Asociación Lírica Luís Mariano

20:25-20:45

Ametsa Txiki eta Txiki txikia

Coro Ametsa

Harry Potterren emanaldia

Urtea amaitzeko, berritasun bat: abenduaren 28an, Bizinemaren eskutik, Harry Potter eta sorgin-harria filma proiektatuko da Amaia KZn. 17:00etan hasiko da, eta J. K. Rowling-en liburuaren lehen argitalpenaren 25. urteurrena dela eta antolatu da. Sarrera gutxi batzuk geratzen dira oraindik, 5 euroan, www.irun.org/entradas helbidean.

2023ari ekiteko, Urte Berriko kontzertua izango dugu urtarrilaren 2an, 19:30etan, Amaia KZn, Luis Mariano Elkarte Lirikoaren eskutik. Ondoren, haurrek irrika handiz esperotako ekitaldi bat: urtarrilaren 4an, 16:00etan, udaletxeko ateak irekiko dira, eta Errege Magoen pajeak gutunak biltzen egongo dira 20:00ak arte. Kabalgata urtarrilaren 5ean izango da. Letxunborro hiribidetik abiatuko da, erregeak aurretik (18:00etan) geltokira iritsi eta gero. Horrela, betiko formatua berreskuratuko da, 2020an eta 2021ean pandemiagatik kabalgata bertan behera utzi eta gero. Bertatik, erregeen trenaren irteerara abiatuko dira. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Udaletxeko balkoira irtengo dira, 2020tik lehen aldiz, haurrei agur egitera. Programa guztia www.irun.org helbidean kontsultatu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude