“Bidasoa Zurekin, Comarca Compasiva” (BZCC) elkartearen helburua da Gaixotasun kroniko aurreratua duten edo hiltzeko prozesuan dauden pertsonei eta haien zaintzaileei laguntzea. Urriaren 8an Zainketa Aringarrien Eguna ospatzen da “Bihotzak eta komunitateak sendatzen” leloarekin eta data horrekin bat etorriz elkarteak ekitaldia egingo du Kabigorri Ateneoan eguerdiko 12:30etan.
Datorren larunbateko ekitaldiaren hasieran elkarteko kideek BZCC-ren sorrera azalduko dute, “komunitate errukiorrek” duten garrantzia azpimarratzeko. Jarraian, bertaratutakoei azalduko zaie adinekoei, patologia anitzak dituzten pazientei eta zainketa aringarriak behar dituztenei laguntzearen esparruan komunitate errukiorrak duen garrantzia. Azkenik, parte hartzea sustatzeko “polit ehuntzen” jarduera parte-hartzailea egingo da.