Osasun Bidasoa plataformak antolatutako manifestazioa arratsaldeko 18:00etan abiatuko da San Juan plazatik
Osasun Bidasoa plataformak hainbat elkarretaratze antolatu ditu martxoan eta apirilean zehar. Bihar, apirilaren 13an, azken manifestazio bat egingo dute, aurrekoetan bezala eskualdean kalitatezko osasun sistema publikoa defendatzeko. “Eskualdeko osasungintza publikoaren prekarizazioaren aurka” lelopean, manifestazioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Irungo San Juan plazatik abiatuko da.



