Done Jakue Astea ospatuko da asteartetik ostiralera Irunen

Irun-Bidasoko Done Jakue elkarteak Done Jakue Astearen edizio berri bat antolatu du. Elkarteak Done Jakue bidearekin loturiko hainbat hitzaldi antolatu ditu aste honetan zehar egingo direnak. Ekintza honen bitartez erakutsi nahi da elkartearen jarduera guztiz beharrekoa dela. Ekintza guztiak Amaia Kultur Zentroan egingo dira arratsaldeko 19:30ean.

Lehen hitzaldia urriaren 17an, asteartean egingo da eta Valeriano Tejak “Emakumea Done Jakue bidean” gaia jorratuko du. Urriaren 18an, asteazkenean, Ernesto Bustiok “Done Jakue bidetik bizitzaren bidera” hitzaldia emango du. Urriaren 19an, ostegunean, José Manuel Flores Gómezek “Zailtasun fisikoek ezin dute hesirik altxatu gure bizitzetan” gaiaz mintzatuko da. Azkenik, urriaren 20an, ostiralean, Patxi Perezek “Bioarkeologia Donejakue bidean: Erdi Aroko erromesen jatorria ezagutuz” gaiaz hitz egingo du hitzaldian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude