Gora doa “Singular dendak” bereizgarria duten bertako saltokien kopurua

Irungo alkate José Antonio Santano eta Hiri Bultzadako ordezkari Juncal Eizaguirre Chocolates de Irun-ek Berrotaran karrikaren eta Foruen karrikaren arteko bidegurutzean duen lokalean izan dira, zorionak emateko, Gipuzkoako Merkatarien Federazioak Singular Dendak ziurtagiria eman baitzion atzo.

“Azkenaldia zaila izan da sektorearentzat, eta, horregatik, are gehiago, gure bertako saltokietan erosi behar dugu. Bizitasuna ematen diote hiriari, eta, denon artean, gure aletxoa jarri behar dugu. Horrelako bereizgarriak oso garrantzitsuak dira, gure dendek etengabeko hobekuntzaren alde egiten duten lanaren froga baitira. Gure merkataritza erakargarria da, eta berrikuntzaren alde egiten du; kasu honetan, Irunek oso berezkoa duen produktu batekin: txokolatearekin”, azpimarratu du José Antonio Santanok.

Singular Dendak programaren helburua da Gipuzkoan balio bereizgarriren bat duten saltokiak nabarmentzea: aholkularitza profesional pertsonalizatua, kalitateko produktua, irudi korporatibo erakargarria, bezeroarekiko tratua eta arreta… Horretarako, azken urteetan, saltokien jardunaren hainbat ildo sendotzeko jarduerak antolatu dira, hala nola produktuaren, komunikazioaren, marketinaren… balioa nabarmentzekoak.

Chocolates Irun dendatik eskertuta agertu ziren sariarengatik: “aurrera egiteko bultzada bat da eta ilusioz betetzen gaitu”. Irungo Udalarekin elkarlanean eramaten da aurrera ekimena, eta, horretarako, aurten, 7.260 euroko aurrekontua jarri du Udalak. Bereizgarria eskuratu aurretik, programan parte hartzen duten saltokiek talde neurriak hartzeko eta aholku indibidualak jasotzeko jardueretan parte har dezakete, beren komunikazioa, posizionamendua eta abar hobetzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude