Domu Santu Egunean autobus zerbitzu berezia emango da hilerrira igotzeko

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, azaroaren 1a Domu Santu eguna dela-eta, udal hilerriaren inguruko zirkulazioan aldaketak izango dira. Era berean, Irunbusek hilerrira igotzeko autobus zerbitzu berezia emango du.

Trafiko aldaketak

Urriaren 28, 29, 30 eta 31n, murrizketak egingo dira trafikoan, hilerrira joaten diren ibilgailuen kopuruaren araberakoak: nolakoa den zirkulazioaren egoera, ibilgailu batzuk ezingo dira iritsi hilerrira, edo bat ere ez.

Azaroaren 1ean bertan, berriz, 08:00etatik 19:00etara bitartean gutxi gorabehera, Blaia ibilbidea itxita egongo da, eta ibilgailuek GI-636 errepidetik, Arenas Carrilloko bidegurutzetik eta Teodoro Murua kaletik sartu beharko dute. Aparkamenduari dagokionez, berriz, hilerriko ate nagusiaren parean aparkatzea debekatuko da.

Zirkulazioa arina izan dadin, arau horiek eta udaltzainen jarraibideak errespetatzeko eskatzen zaie auto gidariei. Era berean, hilerrira joaten diren herritarrei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie.

Autobusak: zerbitzu berezia

Asteazken horretan, Blaiarako sarbideak normaltasunez (jaiegunetan) beteko dituen hiri-autobusen 3. lineaz gain, hiri-autobus zerbitzu berezi bat egongo da, hilerria Hondarribia kaleko Gurutze Gorritik lotuko duena, hiriko kale nagusietatik igarota.

Joaneko ibilbidea ondorengoa izango da: GURUTZE GORRIA –  ZUBIAURRE – KOLÓN 43 – LUIS MARIANO – SAN JUAN – NAFARROA HIRIBIDEA  4 – NAFARROA HIRIBIDEA  18- ARTIA PASEALEKUA – BLAIA 22 – HILERRIA

Itzultzera ibilbidea ondorengoa izago da: HILERRIA-  DUNBOA anbulategia – NAFARROA HIRIBIDEA 21 – FERMIN CALBETÓN – ZABALTZA-ENSANCHE- TOPO – HONDARRIBIA 2

 

  • Gurutze Gorritik irteerak

Goizean

9:00, 9:30, 10:00, 10:20, 10:40, 11:00, 11:20, 11:40, 12:00, 12:40, 13:00, 13:20

Arratsaldean

16:00, 16:20, 16:40, 17:00, 17:20, 17:40, 18:00, 18:20

  • Hilerritik irteerak

Goizean

9:45, 10:20, 10:40, 11:00, 11:20, 11:40 12:00, 12:20, 12:40 13:00, 13:20, 13:40

Arratsaldean

16:20, 16:40, 17:00, 17:20,17:40, 18:00, 18:20, 18:40           

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude