Osasun publikoaren defentsan elkarretaratzea egin dute Dunboko Anbulatorioan

Osasun Bidasoa plataformak deitua, kontzentrazioa egin da gaur arratsaldeko 14:00etan Dunboako anbulatorio aurrean. Elkarretaratzean osasun langileak eta hiritarrak elkartu dira berriro ere Bidasoa eskualdeko osasun sistema handitzea, berritzea eta hobetzea eskatzeko.

Elkarretaratzean “hemen gaude osasunaren alde”, “osasun publikoa defenda dezagun” eta “osasun publikoa ez da saltzen, defendatzen da” bezalako oihuak entzun dira, Osasun Bidasoa plataformaren eskakizunei ahotsa emanez. Izan ere, plataformak eskualdeko osasun publiko sistemaren narriadura erakusten duten datuak partekatu zituen orain dela aste batzuk.

Datuak partekatzearekin batera, Osasun Bidasoa plataformak Irun, Hondarribia eta Bortzirietako biztanleei dei egin zien eskualdeko osasun sistema publikoa defendatzeko ekitaldietan parte hartu dezaten. Martxoaren 19an Irun Erdialdeko anbulatorioan eta gaur Dunboako anbulatorioan egindako elkarretaratzeez gain, plataformak beste mobilizazio batzuk egingo ditu datozen egunetan. Lehen apirilaren 2an, asteartean, Hondarribiko anbulatorioan eta apirilaren 9an Bidasoa Ospitalean. Elkarretaratze horiek arratsaldeko 14:00etan egingo dira, ohiko ordutegiari jarraituz.

Bestetik, Osasun Bidasoa plataformatik apirilaren 13an Irungo kaleetan egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdi berezia egin dute. Manifestazioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da San Juan plazan.

Plataformaren eskariak

Osasun Bidasoa plataformak  adierazi duenez, Osasun Sailak inbertsiorik egin ez duenez, egoera gero eta jasangaitzagoa da. Gainera, kontsultategi eta profesionalak falta dira. Horregatik, urologia-zerbitzua eta minaren unitatea ez ixtea eta Irun Erdialdeko larrialdi medikurik gabeko zerbitzurik ez ematea eskatu dute. Era berean, ospitaleko espezialisten kontsultetarako itxaron-zerrendak txikiagotzea eskatu dute,  gehienez ere 60 egunekoak izan daitezen. 2015etik prest dagoen orubean, Oinaurreko anbulatorioa berehala eraikitzea ere eskatzen dute. Azkenik, Bidasoa ospitalea handitzea nahi dute, eraikin erantsi baten bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude