Urtero moduan Santiagotarrak kirol elkarteak Beteranoen Bidasoako Jaitsieraren antolatzeko lanean ari dira. Klub irundarrak arraunketa olinpikoaz gozatzeko aukera eskaini nahi die klubeko beteranoei. Jaitsieran parte hartu nahi duten guztiek edo zalantzak argitu nahi dituztenek arrauna@santiagotarrak.com helbidera mezu bat bidali beharko dute. Era berean, jaitsieraren ostean egingo den hamaiketakora parte-hartzaile guztiak gonbidatuak egongo direla gogoratu dute.