Olaberriako kanalaren memoria bizirik mantentzeko keinua

Irungo Udalak beste urrats bat egin du memoria historikoan, plaka bat jarri baitu diktaduran Olaberriko kanala (Dunboako kanala) eraikitzen lan egin zuten 207 presoen omenez. Beste leku batzuetan ere jarri izan dira hiriaren historia kontatzen duten elementuak, eta horien antzekoa da hau ere. Nicolas Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikanoak eskatu zuen. Elkarteak, 2018an, liburu hau ere argitaratu zuen: “A pico y pala. Trabajos forzosos en Gipuzkoa. Destacamento Penal de Irun (1942-1944)”.

Aiala Oronozek Irungo destakamentu penalari eta bertan lan egin zuten presoei buruz egindako ikerketa biltzen du argitalpen horrek. Elkarte horrek berak, 2019an, omenaldia egin zien kanaleko obretan lan egin zuten berrehun eta zazpi presoei, eta erakusketa bat egin zuen, ikerketan bildutako dokumentazioaren berri emateko.

“Oroimen Historikoaren Bulegoaren bidez, Irunek, azkenean, errepresio frankistatik eta bortxazko lanetatik sortutako espazioa aitortu du. Espazio horiek ez dezatela balio legea betetzeko bakarrik, izan daitezela gure hirian zer gertatu den zabaltzeko eta gogoratzeko bitartekoak, horrelakorik berriz gerta ez dadin ez hemen ez beste inon.”, esan du Santi Jiménez ordezkariak.

207 izen

1942aren amaieratik 1944aren hasiera bitartean, frankismoko berrehun presok baino gehiagok lan egin zuten Olaberria erreka kanalizatzeko lanetan. Proiektua Ferrocarriles y Construcciones ABC enpresak egin zuen. Enpresa horrek sei destakamentu penal zituen Gipuzkoan, eta beste bost, gutxienez, Estatuko beste probintzia batzuetan.

Obra Publikoetako Ministerioak ordaindu zituen obrak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere % 25eko ekarpena egin zuen. Preso horiek Lanaren bidezko Zigor Erredentzioaren testuinguruan bortxatuta lan egin behar izan zuten. Sistema hori 1938an ezarri zen, eta Lanaren bidezko Zigor Erredentziorako Patronatu Zentralak kudeatzen zuen. 1943an, 15.000 preso baino gehiago ere erabili zituen 121 destakamentu penaletan.

Irungo Destakamentu Penalean, 207 presok lan egin zuten, Espainiako hogeita hamalau probintziatatik ekarrita. Gehienak andaluziarrak, extremadurarrak eta asturiarrak ziren. Plakan, 207 presoen izenak agertzen dira.

“Irun hiriak zor bat zuen errepresaliatuak izan ziren pertsona horiekin, eta zor hori kitatu egingo da. Bestalde, aitortu ere egiten da tokiko elkarte memorialistek nolako lana egiten duten Irungo Memoria Historikoa bultzatzen laguntzen”, esan du, azkenik, Santi Jimenezek.

 

Dunboako kanala naturalizatzeko proiektuari argi berdea

Korrokoitzeko eremu osoaren berritzean kokatutako urrats berri bat da, eta, besteak beste, ibilguaren pasealeku bat eman behar zaio. Irungo alkate José Antonio Santanok Dunboako ubidea naturalizatzeko proiektua idazteko enkarguaren berri eman du.

Alkateak ekimen hau azpimarratu zuen “Korrokoitzen egindako aurrerapenei jarraipena ematea suposatzen duelako. Kanala elementu berezia eta oso garrantzitsua da hiriko Alde Zaharrean urratsak ematen jarraitzeko planteatzen den antolamendu berrian”.

Korrokoitzeko Plan Berezia Osoko Bilkurak onartu zuen iazko urtearen amaieran, eta bere gogoeten artean dago Dunboako ubidearen trazadurari eustea, antolamendu berriaren ondorioz sortzen diren eraikinek izan behar duten hiri-egitura definitzeko elementu gisa. Horrela, kanalarekiko paraleloa den lur-zerrenda tokiko zuzkiduren sareko espazio libretzat hartuko da.

Nabarmentzekoa da kanala garrantzi berezia duen elementu berezi bat dela, hiriaren parte izanik bakarra eta bereizgarria dena. Antolamenduak indartu egiten du bere nortasuna, Bidasoa ibaiaren eta Olaberria auzoaren arteko oinezkoen ibilbideei jarraipena ematen dien ertzeko pasealeku bat ematen baitio.

Alkateak jarduera honekin batera doazen eta irizpide jasangarriekin lotuta dauden alderdi positiboen balioa azpimarratu zuen. Irizpide horiek, besteak beste, kanala izatetik errekastoa izatera igarotzeak ekarriko duen eraldaketan islatzen dira, eta hormigoizko egituraren zati bat espazioarekin bat datorren konfigurazio naturalago eta begetalago batean jardungo du. Era berean, esku-hartze horrek errekaren erantzuteko gaitasuna hobetzeko atea irekitzen du, uholde-arriskuaren aldi kritikoetan; izan ere, gogoratu behar da ibaiaren mareen eta ur-goraldien zikloek eragindako eremua dela. Zehazki, proiektuaren idazketak 51.030 euroko aurrekontua du, eta Asmatu, S.L.ri esleitu zaio, 5 hilabeteko iraupenarekin.

Hurrengo urratsak

Hurrengo fasea urbanizazio- eta birpartzelazio-proiektuei ekitea da, 2023rako espero dena, eta, ondoren, “Irungo Alde Zaharra biziberritzeko iraultza” izango dena eraisteko eta abiarazteko mugimenduak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude