Aitor Gorrotxategi zortzigarren geratu da Hungariako Munduko Kopan

Aitor Gorrotxategi zortzigarren postuan geratu da Hungariako Munduko Kopan. Maiatzaren 11tik 14ra Hungariako Munduko Kopa jokatu da Szegeden. Gorrotxategik K4 500 metroko proban parte hartu zuen, Pelayo Roza asturiarrarekin, Carlos Perez galiziarrarekin eta Adrian del Rio madrildarrarekin batera.

Euren parte-hartzea ostegunean hasi zen kanporaketarekin, non finalerdietara erraz pasatzea lortu zuten. Ostiralean, finalerdian lasterketa ezin hobea egin zuten eta final handirako txartela lortu zuten. Bi ordu geroago finala jokatu zuten eta irteera gogor baten ondoren zortzigarren postuan bukatu zuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude