Santiagotarrakeko kirolariak dominekin itzuli dira Galiziako Sprint Kopatik

Kadete mailako neskek brontzea lortu zuten K2 eta K4 500ean eta Asier Bulman parakanoeak zilarra

Pasa den asteburuan, apirilaren 22an eta 23an, kadete mailako Sprint Kopa ospatu zen Verduceron, Galizian. Bertan, Santiagotarrak-Urbycolan 15. geratu zen 80 talde baino gehiagoko kluben rankingean. Txapelketan saileko neskak nabarmendu ziren batez ere.

K1 500 metrokoan, Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak zortzigarren postu bikaina lortu zuten euren mailetan, A kadetea eta B kadetea. K2 500ean, biek brontzezko dominarekin podiumera igotzea lortu zuten. Biek, Irene Susperregi eta Jone Palenzuelarekin batera, brontzezko domina lortu zuten.

Asier Bulman parakanoeak ere podiumera igotzea lortu zuen zilarrezko domina jasotzera, PK3 500 metro kategorian. Odei Gelbenzu kanoistak irabazi zuen B finala eta hamargarren postuan geratu zen 1000 metroko proban.

Horrela hasten dute Santiagotarrakeko ur lasaietako kadeteek pistako denboraldia, negu osoko lanaren emaitza bikainekin. Hala ere, hau ez da hemen amaitzen, izan ere, apirilaren 29an eta 30ean, piraguista irundarrak Galiziara itzuliko dira, oraingoan maratoian lehiatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude