Santiagotarrak-Urbycolan Garaile izan da Gipuzkoako Txapelketan

Irundarrek hamahiru domina lortu zituzten taldekako sailkapenean

Pasa den larunbatean Zumaian jokatu zen Gipuzkoako 5.000 metroko txapelketan parte hartu zuen Santiagotarrak. Txapelketan irundarrek beren sasoi fisiko ona erakutsi zuten.

Gizonezkoen podiumak gorriz beteta zeuden; 23 urtez azpikoetan Aimar Amundarainek irabazi zuen, ondoren Unai Amostegi eta Mikel Larrartek, eta jubeniletan Aimar Platero, Alex Arana eta Iñigo Irastorza igo ziren, ordena horretan. Odei Gelbenzu kanoista kadeteak ere urrea eskuratu zuen eta Asier Ursua beteranoak brontzezko domina.

Emakumeei dagokienez, Ane Amostegi gaztea izan zen txapeldun eta Maite Gorrotxategi taldekidea hirugarren. 23 urtez azpikoetan Nerea Garcia izan zen lehena eta Uxue Arsuaga hirugarrena. Eneritz Aizpiolea kadetea ere Gipuzkoako txapelduna izan zen.

Klubeko txikienak ere, haurrak eta kimuak, Pasaian lehiatu ziren igande honetan, Eskolarteko Jokoen 4. estropadan, eta emaitza oso onak lortu zituzten guztiek ere.

Asteburu honetan Espainiako neguko txapelketa ospatuko da Sevillan. Santiagotarrak-Urbycolan taldeko palistak prest daude neguko estatuko lehen txapelketan entrenatutakoa erakusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude