Jalgi Hadi Mundura taldea mikrokontakizunak biltzen ari da taldearen hirugarren urteurrena ospatzeko

Jalgi Hadi Mundura taldeak apirilaren 3an ospatuko du taldearen hirugarren urteurrena. Urteurrena ospatzeko saio berezia egitea pentsatu dute eta saio hori jendeak idatzitako mikrokontakizunez jantzi nahi dute. Idatzi ezezik, jendeak ozen irakurri ditzala ere nahiko lukete. Saioa apirilaren 3an, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan Zoomen.

Aurtengo honetan, mikrokontakizunek bi eskakizun bete beharko dituzte;  alde batetik, 50 bat hitz (inguru) edukitzea, eta bestetik, testuetan, bi hitz hauek agertu beharko dira: “… atea irekitzean …”, nahi den lekuan.

Horrela, mundu guztiak parte hartzea nahiko lukete eta, batez ere, euskara ikasten ari direnak animatu dituzte parte hartzera. Azken horiek beraien testuak zuzentzeko laguntza behar badute, inolako arazorik gabe konfiantzazko norbaiti eskatu diezaiokete, edo taldeko helbide elektronikoan laguntza eska dezakete.

Mikrokontakizunak, taldeko  helbide elektronikora (jalgihadimundura@gmail.com helbidea) bidaltzea nahi dute. Mikrokontakizunarekin batera parte-hartzaileei beren ahotsa testua irakurtzen bidaltzea eskatu diete. Ekarpen guztiekin laster zerbait berezia egingo dutela iragarri dute. Mikrokontakizunaren esaldi zati bat “…atea irekitzean…” izango denez, dokumentuari kontakizunarekin bat datorren ate baten irudia bidali dezatela ere eskatzen diete.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude