Astelehenean Stadium Galek oso bisita berezia izan zuen. Caser Residencial Anakako egoiliarrak Stadium Galen izan ziren oroimen tailer bat egiteko, Real Unión Clubeko Beteranoen Elkarteak antolatua eta Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak bultzatua.
Gonbidatuek instalazioak bisitatu ahal izan zituzten, zelaira salto egin -baita penaltien bat bota ere- eta, klub honen historiaren bitartez, bere iraganeko bizipenak gogoratu, taldeak dituen lau Errege Kopak altxatzeko aukera ere izan zutelarik.
Anfitrioiak Igor Emery, Real Unión Clubeko presidentea, eta Ricardo Costa, atezainen entrenatzailea, izan ziren. Estadiotik eta historiatik ibilaldi bat egiteaz gain, partida bat ikustera gonbidatu zituzten.