Santiagotarrak klubak txapelketaz beteriko asteburua du aurretik

Santiagotarrak klubeko kirolariek txapelketaz beteriko asteburua dute aurretik. Irungo kirol klubeko sekzio ezberdinetako kirolariek proba ezberdinak izango dituzte asteburuan zehar.

Ur lasaietako Santiagotarrak KEeko piraguistak Neguko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute asteburuan. Sevillan ospatuko da eta bidai luzea dutenez ostiralean goizean goiz aterako dira klubetik Santiagotarrak KEko 18 kirolari eta Aitor Zabala entrenatzailea. Bertan, Aitor Gorrotxategi (Madrilen dagoena) eta Nerea Garcia Sevillan bizi den Santiagotarrakeko piraguistekin elkartuko dira.

Larunbat goizean klasifikatoriak edukiko dituzte eta finalak larunbat atsaldean eta igande goizean izango dira eta emaitzak zuzenenan ikusi nahi ezkero esteka honetan klikatu.

Ur bizietan berriz Paun edukiko dute txapelketa berriz ere. Oraingoan txapelketa berezi batetan parte hartuko dute gure kirolariek. Gutxi gora behera 40” iraungo duen egin ezina den zirkuito bat egin beharko dute. Jetsierak egiten doazen einean eliminatzen joango dira eta arratsaldeko azken orduetan kategoria bakoitzeko geratzen diren 20 kirolariek finala jokatuko dute.

Orain arte egindako txapelketei buelta bat eman nahian espektakuloaren bila dabiltza, eta programazio ikusita argi dago giroa ezin hobea izango dela.

Arraunlariek oraingoan txapelketei dagokienez atsedena edukiko dute. Entrenamenduekin jarraituko dute eta larunbat arratsaldean ikastaro bat antolatu dute bai ergometroan eta baita uretan aulki mugikorreko ontzi batean arraunean ikasi nahi duten emakumeentzako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude