Bidasoko Emakume Ekintzaileen Pop Up-a antolatu dute apirilaren 27rako

Bidasoko Emakume Ekintzaileen Pop Up-a egingo da apirilaren 27an, larunbatean. Irene Lavín mikropigmentazio zentroak Oinaurren kokatutako zentroaren lehen urteurrena ospatuko du horrela. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasi eta eguerdiko 14.00ak arte luzatuko da.

Irene Lavínek eta Jessica Lavínek adierazi dutenez, “Urteurren honetan, igaro den denbora baino gehiago ospatzen dugu; egindako ametsak, gainditutako erronkak eta xehetasun bakoitzean jarritako maitasuna ospatzen ditugu”. Horregatik, beren historiaren parte izan direnei eskerrak eman dizkiete.

Pop up-erako sarrera doakoa izango da. Bidasoako Emakume Ekintzaileen eskutik, artea, osasuna eta edertasuna gozatu ahal izango da, brunch arin batez gozatu bitartean. Irene Lavínez eta Jessica Lavínez gain, Nia Floral Art, Eva Fit, Raquel Abalos, Nuria Cordoba argazkilaria, Handmade by Helena Benet eta Días de Arte ekintzaileek ere parte hartuko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude