Kanoi salbak egingo dituzte San Martzial mendian larunbat goizean

Abuztuaren 31n, larunbatean, Kanoi salbak egingo dira San Martzial mendiko harrizko plazatxoan San Martzialeko II. Batailaren garaipena gogoratzeko. Batailaren izen bera duen 1813 elkarte historiko-kulturalak antolatutako ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da. Elkartetik adierazi dutenez, euria edo eguzkia egin arren, berdin berdin egingo dira salbak.

Salben zergatia

Elkartetik adierazi dutenez, salba hauek XIX. mendetik egiten dira, Fernando VI .a erregeak 1817ko uztailaren 28ko Errege Aginduaren bidez aintzatetsi baitzituen (Irungo hiriari eman zitzaizkion tituluekin batera), 1813ko San Martzial batailan erakutsitako jarrera adoretsuaren ondorioz.

Horrela, urtero, abuztuaren 31n, batailaren urteurrenean, Donostia plazatik kanoi bat eramaten zen lau artillerorekin, baita hamabi bolbora kartutxo eta beharrezko tresnak ere, San Martzial mendian ohorezko salbak egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude