Datorren larunbatean, irailaren 19an, itsas hondakinak biltzeko jardunaldia egingo da Hendaiako Zentro Nautikoko hondartzan (Txingudi badia), 11:00etatik 13:00etara bitartean. Ekimena Interreg Bluepoint europar proiektuaren barruan kokatzen da, eta Europa mailan koordinatutako garbiketa-saio baten parte da; izan ere, aldi berean burutuko da Hendaian, Zarautzen, Portugalen eta Irlandan. Ekimen hau Interreg, Bluepoint europar proiektuak, Recicla-Birziklatuk, ESTIA institutuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailak eta Decathlonek antolatu dute elkarlanean
Nazioarteko ekimen honen helburu nagusia leku bakoitzean gehien agertzen diren 5 zabor hondakin ohikoenak biltzea eta ingurumenaren zaintzaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzea da. Parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik izena eman dezakete +34 687 426 054 telefono zenbakira deituz, recicla.birziklatu@gmail.com helbidera idatziz edo @recicla_birziklatu sare sozialetako profilaren bidez.



