Irungo Udaleko Kultura arloak aurki Oiasso museoan egingo diren bi hitzordu esanguratsu iragarri ditu. Alde batetik, Oiassoko VIII. Jardunaldi Grekoa eta, bestetik, XXII. Hondarribia-Peñíscola Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren barruan eskaini ohi den kontzertua. Gainera, Liburuaren Nazioarteko Egunaren esparruan, Xabier Peñalver Iribarren arkeologo donostiarrak bere azken liburua aurkeztuko du: “Revolución, resistencia y memoria. Patrimonio de la Humanidad”.
Oiassoko VIII. Jardunaldi Grekoa
Oiasso museoak eta «Periplo» Elkarte Soziokultural Filoheleniarrak antolatuta, aurten ere Jardunaldi Grekoa antolatuko da museoan. VIII. edizio hau apirilaren 27an egingo da, larunbatarekin. Kultur jardunaldi honetan gizarte modernoko emakumeen egoera izango da ardatza, eta hausnarketa eta inspirazioa akuilatu nahi dira.
Jardunaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Katerina Sergidou aktibista, feminista eta antropologia sozialeko eta azterlan feminista eta generokoetako ikertzaileak emango duen «Emakumeen egoera Greziako egungo gizartean eta erresistentzia feministaren genealogiak» hitzaldiarekin. Jarduera doakoak izango da, eta interesdunak toki guztiak bete arte sartu ahalko dira.
Gainera, La Pacheca Collective konpainiak Helenas antzezlana eskainiko du (Troiakoa, Ukrainakoa, Santutxukoa…). Pieza horretan genero-indarkeria jorratzen da, emakumeen inguruan dauden estereotipoak zalantzan jarriz. Emanaldiaren ondoren, Helena Troiakoaren rola jokatuko duen Bea Insa aktoreak hitzaldi bat emango du eta, amaitzeko, Greziako ardo kopa bana hartuko dute parte-hartzaileek.
Hitzordua 19:00etan izango da, museoan bertan. Sarrera doakoa da. Antzezlana ikustera etorri nahi duten guztiek gonbidapenak jaso behar dituzte museoko harreragunean, larunbatean bertan, 10:00etan.
Gitarra eta txirula kontzertua
Igandeari begira, gitarra eta txirula kontzertu bat eskainiko dute Javier García Morenok eta Claudi Arimanyk Oiasso museoan, apirilaren 28ko eguerdiko 12:00etan. Kontzertu hori Hondarribia-Peñíscola Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren barruan kokatzen da, eta sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte. Kontzertura joan nahi duten guztiek sarrera eskuratu beharko dute museoan, apirilaren 27ko (larunbata) goizeko 10:00etatik aurrera.
Honako hau izango da programa:
-Chistian Gottlieb SCHEIDLER
Sonata re maiorrean
Allegro-Romance-Rondo
-Ludwig van BEETHOVEN
Sonatina mugimendu bakarrean
-Ferdinando CARULLI
Fantasia op.337 Belliniren Il Pirata operako motiboen gainean
-Isaac ALBENIZ
Asturias
-Francisco TARREGA
Recuerdos de la Alhambra
-Mauro GIULIANI
Kontzertuko duo handia la maiorrean op.85
Allegro maestoso – Andante molto sostenuto – Scherzo – Allegretto espressivo