Alberto Domingo hirugarren izan da Europako Rally Raid Txapelketan. Txapelketa A Estradan, Galizian, jokatu zen apirilaren 7tik 13ra. Txapelketa prologo bat eta 6 etapez osatu zen; guztira 1.200 kilometro baino gehiagoko espezialitateak, hau da, kronometratuak. Adventure Galicia eta Galiziako moto ligak antolatu zuten proba.
Alberto Domingok adierazi duenez, proba nahiko gogorra izan zen, nabigazioa nagusitu zelako eta oso konplikatua izan zen, arreta handia eskatzen baitzuen. Gainera, aurten maratoi-etapa bat gehitu zitzaion, 360 eta 330 km-ko bi jardunaldirekin. Alberto Domingok Europako txapelketako M3 kategoriako, 450cc, sailkapenean, 3. Postuan amaitu zuen. Txapelketan Europa osoko moto-gidariek parte hartu zuten txapelketan: Txekia, Italia, Frantzia, Ingalaterra, Norvegia, etab.
Europako Rally Raid Txapelketaren hurrengo proba Grezian izango da, Itea hirian maiatzaren 27tik ekainaren 2ra. Bestetik, hiru aste barru Badajozen egingo den Baja Extremadurako txapelketan ere parte hartuko du Alberto Domingok.



