Emaitza bikainak eskuratu dituzte Santiagotarrak Kirol Elkarteko kirolariek denboraldi hasierako txapelketetan

Santiagotarrak Kirol Elkarteko kirolariek emaitza bikainak eskuratu dituzte 2019 denboraldiaren barneko lehen txapelketa garrantzitsuetan. Otsailaren 16ko Zumaian antolaturiko Gipuzkoako Piraguismo Txapelketan Santiagotarrak elkartea garaile izan zen taldekako sailkapenean. Egun berean, Orion, klub irundarreko palariek 6 garaipen eskuratu zituzten. Bestetik Ander Elosegi eta Karla Olazabal klubeko kirolariek Australiako Openean parte hartu zuten.

Neguko Gipuzkoako Piraguismo Txapelketa
Santiagotarrak Kirol Elkarteak otsailaren 16an Orion antolaturiko Neguko Gipuzkoako Txapelketan 6 garaipen eta 13 domina eskuratu zituen. Honela, kluben araberako sailkapenean, Santiagotarrak garaile izan zen, Zumaiako Urola Itsas-Adar Piraguismo Taldea eta Pasaia Kayak klubak atzean utzi ostean. Guztira klub irundarreko 28 kirolari lehiatu ziren bertan.

Sei kirolari irundarrek garaipenak eskuratu zituzten haien kategorietan. Jon Moreno palaria sub23 kategoriako irabazlea izan zen. Beñat Arsuagak, azken esprintean Aimar Amundarain eta Alex Anatol taldekideak aurreratu ostean, jubenilen podiumeko lehen postua eskuratu zuen. Nerea Garcia, berriz, neska jubenilen kategoriako irabazlea izan zen, Intza Mendezek bigarren postua eskuratu zuen bitartean.

Kadeteen kategorian Eider Amundarainek gurutzatu zuen helmuga lehen tokian, haren ostean Uxue eta Maialen Arsuaga ahizpak iritsi zirelarik. Kanoako modalitateko kadete kategorian Ibai Muñoz izan zen irabazlea. Mutil kadeteek, berriz, lehen lau postuak bete zituzten, Ekaitz Aizpiolearen ostean, Unai Amostegi, Asier Romero eta Mikel Larrarte beste postuak bete zituztelarik.

Aulki mugikorreko emaitzak
Egun berean, Santiagotarrak BM kirol elkarteko aulki mugikorreko arraunketa taldeko 54 kirolarik Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Lehen Lerrokako estropadan parte hartu zuten. Gipuzkoako gainontzeko klubetako kirolariak batuz, 150 kirolari elkartu ziren guztira norgehiagokan.

Klub irundarreko kirolariek emaitza nabarmenak eskuratu zituzten, etxera 6 garaipenekin itzultzea lortu baitzuten. Naroa Zubimendi eta Helene Sagarzazu nesken scull bikoitzean kadete kategorian inposatu ziren. Ane Calvo eta Maitane Zapirain, neska infantilen scull bikoitzeko irabazleak izan ziren. Scull bikoitzeko senior kategorian, Aitzpea Gonzalez eta Nerea Seijo izan ziren irabazleak.

Mutilek, berriz, Osertz Gonzalez eta Ander Legazkue scull bikoitzeko senior kategorian irabazi zuten. Pablo Martinez eta Julen Lasarte scull bikoitzeko jubenil mailako garaileak izan ziren bitartean. Ion Aizpioleak, skiff senior kategoria maskulinoan inposatu zen. Hurrengo estropada, martxoaren 2an Orion egingo da.

Nazioarteko kirolariak
Australiako Perth kanal olinpikoan antolaturiko Australiako Openean egin zen slalomean Ander Elosegi C1 kategorian eta Klara Olazabal K1 eta C1 kategorietan lehiatu ziren. Elosegik 10. Postuan klasifikatzea lortu zuen, mundu mailako palari onenekin lehiatu ostean. Klara Olazabalek, ordea, ez zuen klasifikazio probak gainditzea lortu. Openean klasifikazioan lortu zuten kirolariak Ozeaniako Txapelketan izango dute hurrengo hitzordua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude