Urritzate haraneko bi isurialdeak

Denbora: 8 ordu eta 30 minutu (geldialdirik gabe).

Gailurrak: Aitzpitza (959m), Gorramendi (1.071m), Otanarte (1.064m), Gorramakil (1.087m), Akomendi (949m), Alkaxuri (965m) eta Iparla (1.049m).

Zailtasun-maila: Moderatua. Zailtasun tekniko gutxikoa, Alkaxuriko jaitsiera kenduta, arreta gehiago eskatzen baitu. Ibilbidea luzea da eta desnibel handia du, beraz, ez dago pertsona guztientzat egokitua.

Amaiur-Mayako (Nafarroako) Gorramendi mendiguneko errepidearen bazter batean utziko dugu kotxea gure ibilaldiari hasiera eman aurretik, izan ere, ezinezkoa da Aitzpitzako gaineraino autoz iristea. Maisturgaineko mendixkarako bidea hartu eta bertan gaizki kontserbaturiko dolmen batzuekin topo egingo dugu bidean. Dolmenak igaro eta, 20 minuturen ostean, ibilaldiko bigarren gailurrera igoko gara horrela: Gorramendi (1.071m) .

Bide belartsutik jarraituz, hurrengo gailurrera, Otanarte (1.064m), igoko gara ibilbidean 40 minutu eman ostean eta ibilbideko antena altuena ikusiko dugu. Errepidetik aurrera egingo dugu, honela, ordu bat igaro ondoren hurrengo gailurrera iristeko: Gorramakil (1.087m). Gainetik, ibilbidea amaitzeko falta zaizkigun bi gailurrak ikusiko ditugu. Ibilbidean aurrera egiteko, metro batzuetako jaitsiera egin beharko dugu, Akomendi (949m) gailurrera eramango gaituen bidean barrena murgiltzeko.

Akomendi igo ostean, berriro ere behera egin beharko dugu, igoera berri bati ekin aurretik. Paisaia belartsua desagertuz doan heinean, harkaitzez beteriko bide baten murgilduko gara eta bidearen zailtasun-maila handiagoa izango da ibilbidearen zati honetan. Horrela, Alkaxuriko (965m) gainera igoko gara. Jaitsierako bide erregularra atzean utzi, baso aldapatsu bat aurkituko dugu gure begien aurrean.

Bidexka batek Sumutsuko bordara eramango gaitu (174m), Iparlako gainera igo aurretiko. Igoeraren hasierako zatia uste baino erraxagoa izango da, lehen 600-700 metroetan pista zabal batean zehar ibiliko garelako. Igoeraren azken metroetan, ordea, bide belartsuaren erosotasunarekin topo egingo dugu, 5 ordu eta 15 minuturen ostean, Iparlako (1.049m) gaina zapaltzeko. Gainetik, ibilbidearen hasierako puntua ikusi ahalko dugu. Etxera itzultzeko, gora-beherez beteriko ibilbide honetan atzera egin beharko dugu, hasierako puntura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude