Larunbatean Bizi Bizi Fest bizikleta jaia egingo da Juan Vollmer plazan

Maiatzaren 6an, larunbatean, Juan Vollmer plazan Bizi Bizi Fest bizikleta jaia ospatuko da. Badoa bizikleta bidezko banaketa kooperatibak, Balazta elkarteak eta Recycl´Arte elkarteek elkarlanean antolatutako egitasmoa da, Arbesko bizilagun elkartearen laguntzarekin. Ekintzak  goizeko 9:00etan hasiko dira eta 14:00etan amaituko dira. Jaialdiaren bitartez antolatzaileek bizikletaren erabilera sustatu eta ingurunea hobetzeko jaialdia antolatu nahi izan dute.

Larunbateko goiz osoan zehar bizikleta konponketa tailerrak egingo dira. Goizeko 9:30ean ongi etorri egiteko kafea eskainiko da. 10:00etatik 12:00etara bidegorrietatik bizikleta ibilaldia egingo dira. Bien bitartean, haurrentzako jokoak antolatuko dira gymkana batean abilezia trebatzeko. Gainera, haurrentzako zozketak egingo dira. Eguerdiko 12:00etan Oier Mitxelenak Trialsin erakustaldia eskainiko du. 13:00etan, berriz, zizka-mizka eta musika izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude