Kemen dantza taldea Hondarribia Dantzan jaialdiaren edizio berri bat prestatzen ari da

Kemen Dantza Taldea “Hondarribian Dantzan” jaialdiaren edizio berri bat antolatu du maiatzaren 23tik 26ra. Lehengo urteko indarrak hartuta, hainbat ekimen antolatu ditu dantza taldeak: dokumentala, erromeria eta dantza saioa. Aurtengo berezitasun nagusia igandean dantzari txiki eguna antolatuko dutela da.

Ekintzak maiatzaren 23an hasiko dira, ostegunean, bideo emanaldi bikoitzarekin. 19:00etatik aurrera Itsas Etxean  “Kemen 50 urte” dokumentala eta “Azken dantza maisua” dokumentala emango dira. Sarrerak doakoak dira eta Arma Plazan edo tickets.kutxabank.es webgunean.

Ostiralean, maiatzaren 24an, erromeria ibiltaria egingo dute 19:00etan Santa Maria Madalena plazatik abiatuta. Maiatzaren 25ean, larunbatean, Kemen dantza taldeak dantza saio eskainiko du 18:00etan Santa Maria Madalena plazan.

Maiatzaren 26an, igandean, Dantzari Txiki Eguna. Bertan parte hartuko dute Adaxka eta Kemen dantza taldeak, Oñatz dantza taldea (Oñati), Andramari dantza taldea (Galdakao), Akelarre dantza taldea (Hendaia) eta Hondarribiko Musika Eskolako Dantzariak. Dantzariak 10:00etatik aurrera herrian zehar ibiliko dira eta 12:00etan dantza agerraldia egingo dute Arma Plazan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude