2024ko abenduaren 5etik 2025eko urtarrilaren 31ra arte Kabigorri Bidasoadeko Ateneoak erakusketa berria hartuko du. “Txoriak Begibistan” erakusten diren argazkiak Josemari Gimónenak dira, bere inguru hurbilean ateratakoak.
Erakusketako argazkien egileak datorren ostegunean, abenduaren 12an, erakusketaren bisita gidatua eskainiko du arratsaldeko 19:30ean.
Josemari Gimón
Josemari Itsas Enara Ornitologia Elkarteko eta ASAFONAko (Asociación aragonesa de Fotógrafos de la Naturaleza) kidea da. Berak aitortzen du nola jaio zen hegaztien argazkigintzarekiko zaletasuna: “ehiza-giroan bizi nintzen, eta ni neu beste bat gehiago nintzen. Urteekin ez nintzen ondo sentitzen horrekin. Asko erreparatzen nien hegaztiei,haien kantuei, haien desberdintasunei. Behin lagun batek Canonn FTB kamera bat utzi zidan eta txoriei beste modu batean “tiro egiteko” aprobetxatu nuen. Animalia etorritako tokitik joaten zela jakitea pozgarria zen”.