Abuztuaren 5ean Euskal Jira egingo da, larunbatean. Hori dela eta, Irungo Udalak hiriko hainbat tokitan zirkulazioa moztuko dela jakinarazi du, 10:00etatik 21:00etara bitartean gutxi gorabehera. Euskal Jiraren desfilea arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Urdanibia plaza
10:00etatik aurrera, ezin izango da Urdanibia plazan sartu Vega de Eguzkiza, Prudencia Arbide, Dolores Salís eta Pelegrín de Uranzu kaleetatik. Zirkulazio osoa Nafarroa hiribiderantz desbideratuko da. Murrizketa hori ekitaldia bukatu arte mantenduko da.
Era berean, Juncal kalea itxi egingo da 17:30etik aurrera harea zabaltzeko, kalearen goiko aldetik hasita, idiak eta gurdiak San Martzial kaletik jaistean irrist egin ez dezaten. Bestalde, goizeko azoka txikia bertan behera geldituko da.
Desfileak eragindako beste murrizketak
Euskal Jirak ibilaldiean zehar beste hainbat trafiko mozketa egingo ditu, besteak beste, Letxunborro hiribidea, Hondarribia kalea, Colón ibilbidea eta Gipuzkoa etorbidea moztuko direlairk. 15:00etatik aurrera, Zubimuxu biribilgunera Gibeanaka biribilgunetik sartuko da. 17:50etik aurrera, aipatutako kaleak moztuko dira Hondarribirantz eta 18:00etatik aurrera, bi noranzkoak moztuko dira.
Autobusen zerbitzuak
San Juan plazako itzulbidea arazorik gabe erabiliko da. Renfe geltokian ez du eragingo, baina Anaka kaletik baizik ezin izango da geltokira iritsi.
Taxien zerbitzuak
San Juan plazako geralekuan ez du eragingo. José Ramón Agirretxe geralekura iristeko, Gipuzkoa etorbidea hartu, eta Luis Mariano kaletik (kontrako noranzkoan) edo Colon aparkalekutik ohiko geralekura iritsiko dira. Joaquín Gamón kaletik, Pikoketa kaletik eta Gipuzkoa etorbidetik joango dira Elizatxo hiribidera.
Murrizketak desfileak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean kenduko dira; ordura arte, lekualdaketetarako saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.
IrunBus
Honako hauek izango dira hiriko autobus lineen aldaketak:
L1. ZAISA – OSPITALEA
Ospitalerantz: 17:45eko irteeratik 21:00etako irteerara arte gutxi gorabehera, autobusak Fermin Calbetón kaleraino iritsiko dira, itzulbidea erabili eta Nafarroa hiribidea jaitsiko dute. GI-636tik joango dira Zubimuxu biribilguneraino eta Letxunborro hiribidea igoko dute ohiko ibilbidea berreskuratzeko ospitalerantz.
Zaisarantz: 17:45eko irteeratik 21:00etako irteerara arte gutxi gorabehera, autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Monte Aldaberaino. Ospitaletik GI-636tik joango dira Oxinbiribil biribilguneraino. Nafarroa hiribidea igoko dute eta itzulbidea erabiliz ohiko ibilbidea berreskuratuko dute Zaisarantz.
L2. SAN JUAN – KATEA
18:00etako irteeratik 21:00etako irteerara arte gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 10 zenbakia (Sindikala) izango da.
L3. SAN JUAN – ARTIA
Ez du zerbitzuan eragingo.
L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA
9:45eko irteeratik ekitaldia bukatu arte, SJ Langile eta Urdanibia plazako geralekuak bertan behera geldituko dira. 17:45eko irteeratik 21:00etako irteerara arte gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo 11 hiribideko zenbakia (Olibondoen biribilgunea) izango da. Murrizketak desfileak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean kenduko dira.