Euskarazko film laburren XVIII. zirkuitua Irunera iritsiko da ostegunean

Irungo Udalak eta Topaguneak LABURBIRA euskarazko film laburren zirkuitua antolatu dute maiatzaren 6an, Amaia KZko Hitzaldi Aretoan 19:00tan. Sarrera doakoa da aforoa bete arte.

Hastapenetik, zirkuituak bi helburuok ditu: euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz eta ikusleei hemen eta euskaraz sortutako lan hauez gozaraztea.

Aurtengoa 70 minutuko emanaldia izango da. Laburmetraien aukeraketa egiteko orduan kontuan hartu diren irizpideak anitzak izan dira: lurraldetasuna, ikusentzunezkoaren disziplina, genero parekidetasuna, gaia, formatua?horrela zirkuito zirraragarria sortu da, emozioz betea eta nola ez, euskarazko zinemagintzaren isla dena.

Aurtengo laburmetraiak eta horien zuzendariak ondoko hauek dira:

ATERPEAN ATERI Zuzendaria: Ruben Crespo

NIGANDIK Zuzendaria: Imanol G. Gurrutxaga

GAME OVER Zuzendaria: Ilune Diaz,

ILUNABARREAN ESAN Zuzendaria: Xabier Vallina

BABARRUN TXAPELKETA Zuzendaria: Andoni Mtz de Madina eta Julen de la Serna

DATSEGIT Zuzendaria eta aktorea: Aitor Arruti

NIRE EGUNEROKO MAITEA Zuzendariak: Ximun Fuchs, Manex Fuchs eta Eñaut     Castagnet

AGUR Zuzendariak: Iñigo Acha

Irungo emanaldian, proiekzioa bukatu ondoren ikusleek aukera izango dute Ximun Fuchs eta Manex Fuchs zuzendariekin hitz egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude