Bidashopek Inauterietako mozorro lehiaketa antolatu du larunbat goizerako

 

Bidashop merkatarien elkarteak Inauterietako mozorro lehiaketa antolatu du hirugarren urtez. Lehiaketa otsailaren 10ean, larunbatean, egingo da, goizeko 11:00etatik 13:00etara Luis Marianoko Lorategietan.

Mozorro lehiaketak hiru kategoria izango ditu: banakakoa, bikotekakoa eta taldekakoa. Horrela, kategoria bakoitzean 3 sari emango dira, hau da, lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuentzat. Irabazleek Bidashop saltokietan erabili ahalko diren erosketa txartelak jasoko dituzte opari.

Lehiaketan parte hartzeko izen ematea Bidashop elkartearen webgunearen bitartez egin daiteke. Hortaz gain, lehiaketaren egunean bertan jarduera hasi aurretik izena emateko aukera ere egongo da. Gainera, parte hartzaile guztiek parte-hartze hutsarengatik opari bat jasoko dute Brioche Pasquier Recondoren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude