Ostegun eta ostiral honetan San Juan aparkalekutik Prudencia Arbide kalera irteteko arrapala itxita egongo da

Irungo Udaleko Obra arloak jakinarazten duenez, CBAren 2. faseko klimatizazio-obrak direla eta, Prudencia Arbide kaleko ibilgailuak ateratzeko arrapala itxi egin beharko da urtarrilaren 19an eta 20an, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara.
Aparkalekuko erabiltzaileek Eliza kaleko irteera erabili beharko dute beren ibilgailuekin aparkalekutik ateratzeko. Sarreretan ez da aldaketarik izango.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude