Zabalik dago zeramikaren hastapen ikastaroan izena emateko epea

Zabalik dago dagoeneko zeramikaren hastapen ikastaroan izena emateko epea. Hurrengo ostiralean izango da ikastaroa, hilak 27, 10:00etatik 18:00etara bitartean –13:00etan, bazkaltzeko etenaldi bat egingo da–, Irungo Udal Zeramika Tailerraren egoitzan bertan (Pikoketa karrikako 9 zenbakian).

Zeramikaren hastapenak ikasteko ez ezik, parte hartzaileek obra pertsonal bat sortzeko aukera izango dute. Hain zuzen ere, terrakota landuko dute –zentroak berak jarriko du materiala–, eta oinarrizko hiru teknika praktikatuko dituzte: txurroak, plakak eta atximurrak.

Oso hitzordu berezia izango da, eta parte hartzaileek buztinaren bidez beren sormen guztia azaleratzeko aukera izango dute.

Prezioa 40,80 € da, eta Udalaren webgunean eman daiteke izena. Informazio gehiago nahi duenak cultura@irun.org helbidera idatz dezake, edo 617479021 telefono zenbakira deitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude